top of page

zoom in

Captura de pantalla 2018-11-06 a las 12.

elkarrizketa Jéssica Domínguez-ekin

​

2019ko ekainaren 5ean - International Zinema School Fest-ak bere lehen edizioa aurkeztu zuen 2018an Begira Elkartearen esku, Europa osoko eskolen karrera-amaierako 35 lan zinematografikoko parte-hartzearekin. Honez gain, zinemaldiak profesional garrantzitsuen eta kultura-sektoreko pertsona adituen parte-hartzea izan zuen. Haien artean, Jéssica Domínguez-ek, UNESCO Etxeko Garapenerako Kultura arduradunak, zinemaldian hark izandako esperientziari buruz hitz egin digu.   

​

 

Zein izan zen zure esperientzia 2018ko International Zinema School Fest-aren epaimahai gisa?

Oro har oso esperientzia positiboa izan zen. Alde batetik, kalitate artistiko handiarekin Europa mailan zinema-ikasleek egiten ari diren lana ezagutzeko aukera eman zidan, eta bestetik, edukiari eta transmititutako mezu zabalei esker hausnartzeko abagunea izan zen. Halaber, lan hain desberdin eta konplexuak ebaluatzea eta palmaresa osatuko luketeenek aukeratzea erronka bat izan zen guretzat.

 

Zer nabarmenduko zenuke saritutako lanei buruz?

Uste dut epaimahaiaren adituak bat gentozela guztiak kalitate tekniko eta artistiko handiko lanak zirela ziurtatzean. Gainera, transformazio sozialerako mezuak zeukatenez, errealitate desberdinei buruzko gogoetara gonbidatzen zutela aintzat hartu genuen.

 

Zer gustatuko litzaizuke zinemaldiaren 2019ko edizioan ikustea parte-hartze eta gai mailan?

Aniztasuna bere era ezberdinetan aurkeztuko luketen proposamenak ikustea atsegin izango nuke, esate baterako, dibertsitate sexuala eta generokoa, dibertsitate funtzionala, jatorri-dibertsitatea, etab. Halaber, herri eta testuinguru (kultural eta ekonomiko) anizkuneko zinema-ikasleen parte-hartze zabalagoa egotea interesgarria irudituko litzaidake, bizi dituzten errealitateetara hurbiltzeko aukera izateko asmoz.

 

Kultura eta garapenean aditu gisa, zer leku pentsatzen duzu zinema hartzen duela gaurko panorama kulturalean?

Argi eta garbi, zinema sormen industria garrantzitsuenetako bat da sektore kulturalean eta BPG-ri eta garapenerako kulturarako ekarpenari dagokienez hobeto aintzat hartzen den produktuetako bat. Hala ere, maila kualitatiboan, zinema askoz gehiago da. Ideiak, istorioak eta prozesu sozial konplexuak hedatzeko tresna ezinhobea da. Daukan ikusizko inpaktu sendoari, eta ekoizpen independenteak jakinarazteko plataforma izateari esker, zinemak kontzientzia kritikoa sortzeko ahalmen handia du, ondorioz, publiko gazte zein helduarekin lan egiteko gaitasun handia aurkeztuz.

 

Zure iritziz, zer egin dezakete erakunde kulturalek eta instituzio publikoek audientzia berriak, baita sektore kultural anitza eta inklusiboagoa ere sortzen laguntzeko?

Elkarte kulturalak, erakunde publikoak eta komunikabideak, sektore kulturaleranzko erakargarritasuna bultzatzeko gai izan behar gara maila zabalagoan, eta zinemarantz eta ikus-entzunezko arterantz bereziki. “Oinarritik lantzea” funtsezkoa da, hau da, heziketa-eremu formaletan eta ez formaletan programak garatzea, munduan dauden pertsonen eta errealitateen aniztasuna zerbait baliotsu eta aberasgarritzat hartzeko. Hartarako, inklusioa, ekitatea eta eskubideen errespetuaren oinarrizko kontzeptuak ikustarazten dituzten mezuak zabaltzea ezinbestekoa da.

 

Zer mezu bidaliko zenieke ikus-entzunezko eta kulturaren sektorean bere lekua egiten saiatzen ari diren talentu berriei?

Amore ez ematea eta haien ametsak jarrai ditzatela esango nieke. Lan egin, ikasi eta plataforma gisa balio diezaieketen pertsonekin zein elkartekin parteka dezatela. Baliabide ekonomikoen ezagatiko sektoreko zoritxarra gorabehera, gauza asko esateko duten talentu berriak sustatzen dituzten proiektuekin sarekatzeko eta zubi-lana egiteko aukera ematen duen errealitate global batean bizi garela aprobetxa dezatela.

​

​

Jéssica eta bere lanari buruzko informazio gehiagorako: www.unescoetxea.org

bottom of page