Begira Elkartea

Jon Arrospide, 16 entreplanta

48014 Bilbao

+34 944 050 565

info@begira.eu

  • Facebook - círculo blanco
  • INSTAGRAM BEGIRA

© 2018 by European Schools Zinema Fest 

BERRIAK

ZOOM IN: elkarrizketa Jéssica Domínguez-ekin

2019ko ekainaren 5ean - International Zinema School Fest-ak bere lehen edizioa aurkeztu zuen 2018an Europa osoko eskolen, profesional garrantzitsuen eta kultura-sektoreko pertsona adituen parte-hartzearekin. Haien artean, Jéssica Domínguez-ek, UNESCO Etxeko Garapenerako Kultura arduradunak, zinemaldian hark izandako esperientziari buruz hitz egin digu.   estival.

Gehiago irakurri

BIDERATUZ EKIMENA AURKEZTU DA

2019ko maiatzaren 13an.- Bilbao International Zinema School Fest zinemaldiak BIDERATUZ ekimena aurkeztu du ikus-entzunezko proiektuak garatzen ari diren irudia eta soinua, ikus-entzunezko arteak eta zinema-ikasleei zuzenduta. Ekimenan parte hartzeko epea 2019ko uztailaren 5ean amaituko da.

 

Informazio guztia eskuragarri: parte-hartze oinarriak

BIZSF 2019KO DEIALDIA IREKIA DA

2019ko apirilaren 29an - Bilbao International Zinema School Fest zinemaldiak 2019ko edizioaren deialdia ireki du. Munduko zinema-ikasleek lanak lehiaketara aurkez ditzakete 2019ko uztailaren 5era arte bost kategorietan: esperimentala, fikzioa, dokumentala, animazioa eta euskal zinema. 

Informazio gehiagorako: lehiaketa-oinarriak

EUROPEAN SCHOOLS FEST ZINEMALDIA ARRAKASTATSU AMAITU DA

2018ko azaroaren 30ean - Bilboko Europar Zinema Eskolen Zinemaldia bukatu da 6 euskal, 3 estatuko eta 5 europar zinema eskolen parte-hartzearekin. Guztira 35 karrera amaierako-lan erakutsi dituzte, zinemaldiko lau kategorietako sariren bat lortzearren lehiatuz. Zinemaldiaren barnean Arte Ederretako auditorioak eta Bilborock aretoak lanen proiekzioak, zinemagile nabariek  eta interdiziplinazko artistek emandako mintegiak, Europako

 

Zinema eta Ikus-Entzunezko sektorearen Etorkizunaren Foroa, zein Zinema Eskolen Topaketa hartu dituzte. 

 

Zinemaldiaren edizio honetako lan sarituak izan dira:

ANIMAZIOA

BLESS YOU!

Paulina Ziolkowska, Polonia - 4’ 55”

(The Polish National Film TV and Theatre School)

Guztiak guztietaz nekatzen dira. Baina gauzak benetan okertzen dira zeure buruaz nekatzen zarenean.

FIKZIOA

BREATHE!

Matthias Kreter eta Max Breuer, Alemania - 10’ 

(Filmakademie Baden Wüttemberg) 

Whiskia, habanoak eta janari gozoa kartekin konbinatuak. Bilera dotore eta eroso baten begiz bistako markoa. Hala ere, kasu honetan, bertakoak ez dira jolasten dibertsioagatik eta bere izenagatik, baizik eta bere bizitzagatik.

ESPERIMENTAL

ELLAS

Aitziber Escudero eta Oihane Amurrio, Espainia - 2’ 35” 

(EHU / UPV, Arte Ederren Fakultatea) 

Boterea ematen diot neure buruari, eskubidea, benetako bizitzei buruz fikzioak sortzeko, zein, justifikaziorik gabe, nire gogoan bihurtzen dira fikzioei buruzko benetako bizitetan. Kulturak diktatzen dituen eta kateatuta gaudenak bezalako arau batzuk ezarriz.

DOKUMENTALA

ESCULPIENDO EN LA MEMORIA

Rubén Seca, Espainia - 3’ 40”

(ECIB)

Memoriari buruzko kontaketa - pertsonala eta pribatua nahiz kolektiboa - gertaera eskultorikoaren bidez.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiagorako: