top of page

EPAIMAHAIA 2019

IRATXE.jpg

IRATXE

FRESNEDA

Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea eta UPV-EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko Saileko irakaslea 2004tik.

 

Bere doktoretza tesiak, "Emakumeen estereotipoak Lars Von Trier-en lan zinematografikoan", Eusko Jaurlaritzako Politika Zientifikoa eta Ikerketa Saileko beka eskuratu zuen. Ikerlari bisitaria izan da Nevadako Unibertsitatean (AEB) eta Lund University-ko (Suezia) Film Studies-en, besteak beste.

​

Idazlea, komisarioa, zinema-kritikaria, hasieratik egon da EITBra lotuta. Hedabide eta nazioarteko erakunde kultural ezberdinetan egiten ditu lankidetzak, hedapen zinematografikoa eginez.

edc68f68-1f8c-4f0e-b4d0-84b8c1f890d4.JPG

LEIRE

ITUARTE

Ikus-entzunezko Komunikazio Doktorea da. Euskal Herriko Unibertsitaean Gizarte eta Komunikazio Zientzen Fakultatean Zinemaren Historia, Zuzendaritza Artistikoa eta Ikus-entzunezko Narratiba irakasten ditu. Ikertzaile bezala ditu Teoria feministatik orientatutako, Teoria postmodernoak eta Queer Teoria-raino zinemaren analisi filmiko argitalpen ugariak ditu.

cobeaga03.jpg

BORJA

COBEAGA

Director y guionista. Profesor de la Diplomatura Dirección y Guión en ECAM (Escuela de Cinematografía y del Audiovisual de la Comunidad de Madrid), actualmente preside DAMA, entidad española especializada en la gestión de los derechos de los autores audiovisuales. Además de labor en la producción cinematográfica, trabaja en la promoción y defensa de la creación audiovisual gracias a programas asistenciales y de formación.

​

Desde sus primeros cortometrajes, Borja Cobeaga, consiguió numerosos premios en festivales de todo el mundo además de una candidatura al Goya La primera vez, 2001 y una nominación al Oscar con Éramos pocos, 2005. En 2003 dirige la primera temporada del programa de humor Vaya Semanita de Euskal Telebista. Autor de los largometrajes Pagafantas, 2009 No controles, 2010 Negociador, 2014 y Fe de etarras 2017, actualmente está trabajando en nuevos proyectos.

Txuspo Poyo.jpg

TXUSPO

POYO

Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu zen Arte Ederretan. 2001. urtean, Marcelino Botín Fundazioak ISCPko egoitzarako beka eman zion, eta New Yorkeko Unibertsitateko CADAn ikasi zuen. 2006an, Arte y Derecho Fundazioak eta Valentziako Arteetako Fundazioak Delay Glass proiektua egiteko laguntza eman zioten. Urte horretan bertan, Euskadiko Gure Artea saria jaso zuen. 2008an, Unión Fenosaren saria jaso zuen. 2015ean, BBVA Fundazioak Multiverso beketako bat eman zion “Espedientea: Engañako tunela” proiekturako. 2018an, Huarte Zentroak Izaro proiekturako laguntza eman zion. Irudiaren Azterketari buruzko XV. Jardunaldietan parte hartu du Madrilen, eta Cuencako Unibertsitateko zein EHUko Masterrean egon da gonbidatu moduan

bottom of page