Begira Elkartea

Jon Arrospide, 16 entreplanta

48014 Bilbao

+34 944 050 565

info@begira.eu

  • Facebook - círculo blanco
  • INSTAGRAM BEGIRA

© 2018 by European Schools Zinema Fest 

EPAIMAHAIA

JARA

AYÚCAR

Humanitateetan eta komunikazioan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (Donostia),eta Ikus-entzunezko eta dokumentu-idazketa: estrategia narratiboak eta ekoizpen-

prozesuak graduondokoa egin zuen UPV-EHUn (Leioako campusean).

 

Donostiako Zinemaldiko industria-sailean (Sales Office) hasi zuen Jarak bere ibilbidea,2009an. Ordutik, nazioarteko ikus-entzunezko sektorearekin zerikusia duten lanekinuztartu   du   Donostiako   Zinemaldiko Industry Club  -eko lana; matchmaker aritu   danazioarteko hainbat merkatutan (MIPTV, MIPCOM, EFM de la Berlinale, Marché du Film   del   Festival   de   Cannes,  FICG),   zinematografia- banaketan  (One   Eyed Films, London)  eta telebistako   produkzioan  (Bainet   TV).  

 

Bestetik,   FICG-ko   merkatuaantolatzen lagundu zuen, proiekzioak eta moderazioak koordinatu zituen San Cristóbalde las Casaseko Nazioarteko I. Zinema Jaialdian, eta AECIDen prestakuntza-zentrokoprogramazioaz   arduratu   zen   Antigua   Guatemalan.   Gaur   egun,   Zineuskadikokomunikazio-arduraduna da, eta sektorea zinearen merkatuan nazioartekotzeko adarrazarduratzen da (Basque Audiovisual).

ESPERANZA LUFFIEGO

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua Complutense Unibertsitatean (Madril, 1982-1987). Gaur egun, Donostiako Zinemaldiko Industria Saileko erantzunkidea da 2012az geroztik. Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko Ikus-entzunezkoaren Koordinatzailea (Donostia, 2008-2012). Zinemaren Historiako eta Ikus-entzunezko Bitartekoen irakaslea Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzian Fakultatean (Donostia, 1999-2003).

Sarobe Arte Eszenikoen Zentroko Zinema Ikasgelako Koordinatzailea (Urnieta, 1994-2002). Andaluziako Filmotekako Programazio arduraduna, (Cordoba, 1990-1991). Ikus-entzunezko Errealizazio, Gidoi eta Lengoaia irakaslea Lanbide Heziketako Zentroan

ESCIVI - Zine eta Bideo Eskola (Andoain, 1988-1990).

AMARA

MOSTEIRO

Gidoilaria, Zuzendaria eta argazki Zuzendaria. Istorioak kontatzeko irrikak antzerkia egitera eraman zuen oso txikitatik eta arte mota guztiekin esperimentatu zuen; bitartekoa aldatu egiten zen, baina helburua berbera zen.

Bizkaiko Antzerki Ikastegian (BAI) arte eszenikoak ikasi eta Deustuko Unibertsitatean filosofiako ikasketak hasi ostean, Argazki Zuzendaritza ikasi eta zineman narraziorako forma osatuena aurkitu zuen.

Gaur egun, zineman lan egiten du, argazki sailean, eta film labur eta bideoklip ugaritako argazki-zuzendaria izan da. Egun argazki-zuzendari modura egindako bere lehen filma muntatze-fasean dago eta bigarrena preprodukzio fasean.

JESSICA

DOMINGUEZ

UNESCO Etxeko garapenerako Kultura programako arduraduna da 2012az geroztik. Hamahiru urteko esperientzia du garapenerako nazioarteko kooperazioan eta baita kultur arloko kudeatzaile modura ere. Hala, kontsultari modula lan egin du UNESCO erakundearen bulegorako Montevideon eta gobernuz kanpoko sektorean.

Aktibista feminista da eta, gainera, GizARTE Gizarte Eraldaketarako Heziketa Artistikoen Euskal Sareko koordinazioaz arduratzen da.