Begira Elkartea

Jon Arrospide, 16 entreplanta

48014 Bilbao

+34 944 050 565

info@begira.eu

  • Facebook - círculo blanco
  • INSTAGRAM BEGIRA

© 2018 by European Schools Zinema Fest 

ZINEMALDIA

Zinema Eskola Europareen Bilboko Jaialdia 2018ko azaroaren 26-30 bitartean ospatuko da. Jaialdian zehar nazioarteko zinema-eskola garrantzitsuenetako karrera-amaierako zenbait lan proiektatuko dira. Jaialdia topaleku bat da, nazioarteko zinema-eskoletako ikasleak eta topaketa honetan parte hartzeko hautatu diren ikus-entzunezko film eta lanen egileak diren Euskadiko ikasle gazteak elkartzea ahalbidetzen duena.Ikasleekin batera, bertan izango dira zinema-eskoletako ordezkariak, zuzendariak eta zinematografia-industriako profesionalak, jendaurrera irekitako hitzaldi, maisu-eskola, konferentzia eta lantegietan parte hartzeko gonbitea luzatuko zaielarik.

 

Jaialdira aurkeztutako lanak deialdian parte hartzen duen eskola bakoitzeko ordezkariek hautatuko dituzte aldez aurretik. Eskola bakoitzak lehiaketara lan kopuru jakin bat aurkezteko aukera izango du, sekzio hauen barruan:

 

  • Animazioa

  • dokumentala

  • fikzioa

  • esperimentala

 

BILBAO EUROPEAN CINEMA SCHOOL MEETING Zinema-eskolen topaketan Europako zinemaren etorkizunari buruzko foro bat garatuko da, zinematografiako talentu berrien sustapena izango duena ardatz.Topaketa plataforma garrantzitsua da etorkizuneko zinegileen lanak ikusgai ipini eta instituzio ezberdinen, industriaren eta sortzaile gazteen artean sinergia berriak sortzeko.

 

Bost egunetan zehar ikasleak, Europako zinema-eskola garrantzitsuenetako arduradunak eta zinematografia-industriako profesional zenbait Bilbon elkartuko dira ate irekiko saioetan modu kolaboratiboan ezagutzaren transmisioan parte hartu eta Europako ikus-entzunezko sektorearen etorkizuna aztertzeko.

 

Hitzordu horretan zehar jaialdiko sekzio ezberdinetan hautatutako lanak proiektatuko dira eta, horrez gain, hitzaldiak, konferentziak, lan-saioak, maisu - klaseak...