top of page

INTERNATIONAL ZINEMA FEST 2021ko deialdia

Aurkezpena

​

International Zinema School Fest 2021 zinemaldia azaroaren 22etik 25era antolatuko da Bilbon, Begira Elkatearen esku.

​

Gaur egungo ikus-entzunezko sortze-lana zabaltzeari laguntzeaz gain, zinemaldia bost egunez nazioarteko panorama zinematografikoaren joera berrietarako erreferentzia eta gogoeta-marko batean bihurtuko da, elkarlanerako sare bat ehunduz eta ideien, esperientzien eta ezagueraren trukea sustatuz.

​

​

Parte-hartze oinarriak

​​

International Zinema School Fest zinemaldiak talentu berriak sustatzea eta ikustaraztea du helburu, haien lanak erakutsiz eta nazioarteko eskoletako ikasleen arteko esperientzia eta ezaguera-trukea sustatuz. 

 

Lan bana zinemaldiaren kategoria lehiakor bakoitzean aurkeztea posiblea da (ez da lan verdina kategoria desberdinetan onartuko):

​

      - Animazioa

      - Dokumentala

      - Fikzioa

      - Esperimentala

      - Euskal Zinema

 

30 minutuko iraupena gainditzen ez duten 2019, 2020 eta 2021. urteetan egindako film laburrak onartuko dira. Filmak oinarrizko hizkuntzan aurkeztuko dira, berez, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez ez dauden filmentzat, azpitituluak aitxikitu beharko dira aipaturiko hizkuntzetan.

 

Beste zinema-jaialdi batzuetan garaile izan den edo erakutsi den edozein film labur aurkeztu daitezke.

 

Izen-ematea 2021eko apirilaren 19tik uztailaren 15era zinemaldiaren webgunearen www.bilbaoschoolfest.com edo Festhome plataformaren zehar egingo da. Lehiaketara aurkeztutako hautagaitzek, filmak ikusi eta deskargatu ahal izateko web helbide bat (URL) adierazi beharko dute izen-emate orrian. URL esteka pribatua izan behar da eta pasahitza batez babestuta egon beharko litzateke. Esteka 2021eko urriaren 31ra arte erabilgarri egon behar da. Sarbide mugatua duten estekak soilik onartuko dira.

 

Epaimahaia sektore zinematografikoko ibilbide luzeko profesionalek osatuko dute. Epaimahaiaren erabakia 2021eko urriaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko da posta elektronikoaren bidez. Epaimahaia 2021eko irailan iragarriko da zinemaldiaren webgunean.

 

Zinemaldiaren sariek 400€-ko laguntza emango dute kategoria bakoitzean ikasleek film irabazleak sustatu eta zabal ditzaten. Sariak jakitera emango dira zinemaldiaren ospakizunaren barnean 2021eko azaroan. 

 

Aukeraturiko lanak Full HD (1920 x 1080) proiekziorako formatua eskaini beharko dute eta .mp4 edo.mkv fitxategi bezala deskargatu ahal izan behar dira. Izen-emate orrian emandako estekan filma deskargatzeko aukera ez balego, filma 2021eko irailaren 20a baino lehen Begira Elkartera bidaliko da Vimeo, FTP, Dropbox, edo Drive antzeko plataforma digitalen bidez.

 

International Zinema School Fest zinemaldiaren publikoak aukeratutako film laburrak ikuskatu ahal izango ditu BEGIRA EXPERIENCE plataforman. Halaber, zinemaldiak filmaren zatiak eta fotogramak erabili ahal izango ditu ekitaldia zabaltzeko hedatze-kanal tradizionaletan (komunikabideetan) zein digitaletan (webguneak, sare sozialak, etab.).

 

International Zinema School Fest zinemaldiaren sariren bat lortzekotan, saritutako lanek hasieran/bukaeran aipaturiko sariren idatzizko erreferentzia sartuko dute zinema-areto komertzialetan edo ikus-entzunezko lehiaketetan bere erakusketarako egindako kopia guztietan, baita informaziorako material guztietan ere. Aipaturiko erreferentzia joango da, aldatu gabe, antolatzaileek emandako International Zinema School Fest zinemaldiaren irudi korporatiborekin (logotipo eta izena). Halaber, saria lanaren arduradunak erabilitako sare sozialetako plataformen zehar iragarriko da #BIZSF19 hashtag-a erabiliz eta @BegiraElkartea @BIZSF gune ofizialak aipatuz.

 

Zinemaldiaren sail ofizialean parte hartzeko aukeratu diren lanen eta ikasleen eskolak gonbidapen bat jasoko dute irakasleak zein ikasleak zinemaldian presentzialki parte ahal dezaten.

bottom of page