top of page

BIDERATUZ

Bilbao International Zinema School Fest zinemaldiak BIDERATUZ ekimena aurkeztu du 2019an, irudia eta soinua, ikus-entzunezko arteak eta zinema-ikasleei zuzenduta.

​

BIDERATUZ ikus-entzunezko euskal ekoizpena bultzatu nahi duen diziplinarteko ekimena da. Garapenean dauden ikus-entzunezko (bideo sorrera, arte plastikoak, artea eta teknologia, zinema...) proiektuen amaitzeari eta bere nazioarteko sustapenari laguntzea du helburutzat.

​

Ekoizpen artistikorako eta sektore kulturalaren profesionalizaziorako den BilbaoArte zentroarekin elkarlanean, ekimenak eskaintzen du:

​

Sektoreko profesionalekiko lan-saioak*: ikus-entzunezko sorreraren inguruan, lanaren produkzioa eta errealizazioa, eta merkatuan gailentzeko aukeren tutorizaziorako aholkularitza zerbitzua, guneak, ekipamenduak eta materialak. 

​

Sustapen plataforma: lanaren zabalketa International Zinema School Fest zinemaldiaren 2020ko edizioan, baita Begira Experience plataformaren bitartez ere.

​

*BIDERATUZ ekimenaren lan-taldea ikus-entzunezko sektoreko profesionalek, zinemagileek, ekoizletxeek, banatzaileek, eta zinemaldiaren 2018ko edizioan sarituak izan ziren talentu gazteek osatuko dute.*  

​

International Zinema School Fest zinemaldiaren selekzio-batzordeak proiektu finalista bat aukeratuko du ekimen honetan parte hartzeko, zeinek 6.000€-ko balioa duen sektoreko profesionalen aholkularitza zerbitzua jasoko du. 

​

Euskadiko ikasleek bere proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte 2019ko uztailaren 5era arte mezu elektroniko bat bidaliz bilbaoschoolfest@begira.eu helbidera, BIDERATUZ gaia zehaztuz eta hurrengo informazioa duen txostena aitxikituz: 

​

  • Datu pertsonalak (izen-abizenak, e-posta helbidea eta telefonoa, ikastetxea) 

  • Asmo-gutuna (1-2 orri)

  • Zuzendariaren CV-a eta biofilmografia (1-2 orri)  

  • Informazio teknikoa eta laburpena (2 orri)

  • Argumentuaren tratamendua (3 orri gehienez)

  • Ekoipen-datuak (2-3 orri)

- Ekoiztetxearen datuak (izanez gero)

- Aurrekontua (saila ezberdinen laburpena)

- Finantzaketa-plana

​

Aukeratutako proiektuen jakinarazpena 2019ko abuztuaren lehen hamabostaldian helbide elektronikoz egingo da eta lan-saioak 2019/20-ko ikasturtearen zehar izango dira BilbaoArte-ko egoitzan. 

​

BIDERATUZ ekimenaren eta parte hartu duten erakundeetako izena, baita bere logotipoak ere, behin osatutako proiektuen kredituetan sartu behar izango dira.

bottom of page